ePrevencion
introduccion

Jarduera honen bitartez, ikusiko duzue nolako arrazoiak dauden esateko ariketa fisikoa maiz egitea garrantzitsua dela ondo sentitzeko. Horretarako, zenbait lan aurkezten ditugu, eta, haiekin batera, lan horiek egiteko behar diren argibideak.

 

tareas

 

video

Herrialde askotan, ia leku guztietara kotxez joateko ohitura zabaldu da. Ba ote dago mugitzeko beste modurik?

Gai honi dagokionez, animaziozko istorio bat ikusiko dugu. 

Behin istorioa ikusita, honako galdera hauei erantzuteko eskatzen dizuegu.

  • Zergatik erabaki du Sergiok bizikleta erabiltzea?
  • Nolako zailtasunak aurkitu ditu eskolara bizikletaz joateko orduan?
  • Ariketa maiz egiteak zer onura ekar diezaioke osasunari?

tiempo   Jarduera honen aurreikusitako iraupena ordu 1ekoa da

ARAZO BERA EGONGO OTE DA HURBILEKO HIRIETAN?

Orain, eskolara bizikletaz joatean aurki ditzakezuen zailtasunak egiaztatzeko eskatzen dizuegu.

Horretarako:

  • Lehenengo eta behin, elkartu zaitezte 4 edo 5 laguneko taldeetan.
  • Talde bakoitzak pertsona bat aukeratu beharko du, bozeramaile-lana egin dezan. Horrela, bozeramaileak gainerako taldekideei esango die zer-nolakoak diren egingo duzuen lanaren ondorioak.
  • Behin taldeka elkartuta, aztertu ezazue zenbat auto dauden ikastetxearen inguruetan eta errepideetan.
  • Horretarako, eskolara joateko orduan zuen ingurutik igarotzen diren autoen bideo labur bat grabatu behar duzue taldeka.
  • Talde guztien bideoak editatuta daudenean, ikus itzazue ikasgelan, ikastetxearen inguruko trafikoa nolakoa den jakiteko.
  • Behin trafikoa nolakoa den ikusita, ondorio labur bat landu behar duzue; bertan, aztertu behar da trafikoa nola aldatu beharko litzatekeen, eskolara joateko bizikleta erabiltzea arriskutsua izan ez dadin.
  • Ondoren, taldearen ondorioak eta ikasgelako gainerako taldeen ondorioak bateratuko ditugu.

tiempo   Jarduera honen aurreikusitako iraupena 8 ordukoa da

BESTE ALTERNATIBA BATZUK, ARIKETA EGITEKO ORDUAN

Bizikletaz errepidean ibiltzeak dituen arriskuak ezagututa, bila ditzagun ariketa fisikoa egiteko beste alternatiba batzuk.

  • Horretarako, banatu zaitezte taldeka eta, zerrenda batean, idatzi zein kirol egin nahiko zenuketen edo egiten duzuen.
  • Kirol horietatik, talde bakoitzak gehien gustatzen zaiona aukeratu beharko du (berdin dio talde batek baino gehiagok kirol bera aukeratzen badu).
  • Behin zuen kirola aukeratuta, ikerketa txiki bat egingo duzue.
  • Interneten, aukeratutako kirolari buruzko informazioa bilatuko duzue, bai eta kirol hori egitea osasunerako ona izan daitekeela dioen informazioa ere.
  • Aurkitutako informazioarekin, egizue komiki labur bat, aukeratutako kirolak osasunari dakarzkion onurak ezagutarazteko.
  • Ondoren, aurkeztu komikia ahoz gainerako ikaskideen aurrean, eta zintzilikatu ezazue ikasgelan, ariketa fisikoa egitea zeinen garrantzitsua den jakin dezagun. 

tiempo   Jarduera honen aurreikusitako iraupena 6 ordukoa da

 

recursos

ARAZO BERA EGONGO OTE DA HURBILEKO HIRIETAN?

Bideoa editatzeko      

BESTE ALTERNATIBA BATZUK, ARIKETA EGITEKO ORDUAN

Interneteko bilaketarako   Komikia egiteko    

 

evaluacion

Ikasitakoari buruz duzun iritzia emateko unea da; era berean, esan zein izan diren unerik zailenak eta zer den gehien gustatu zaizuna.

Horretarako, elkartu zaitezte berriro taldeka, eta idatz ezazue folio erdian zer iruditu zaizuen jarduera honek izan duen gauzarik erabilgarriena, eta nola antolatuko zenuketen zuen agenda, erabilgarria iruditu zaizuen hori egin ahal izateko. Azkenik, kontatu iezaiezue gainerako ikaskideei.

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • Bideoa taldeka egitea.
  • Komikia taldeka egitea.
  • Komikiaren ahozko aurkezpena.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Hizkuntza ondo erabiltzea (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Aurkezpenak argi egitea.
  • Talde-lana (txanda errespetatzea hitz egiteko orduan, eta abar).
  • Egin ditzaketen kirolak bilatzeko orduan, ikasleek izan duten motibazioa.