ePrevencion
introduccion

Jarduera hau elikadura osasungarriari buruzkoa izango da. Jakien munduan eta dieta orekatu eta zabalaren garrantzian murgilduko gara.

Horretarako, zenbait lan proposatzen dizkizuegu, eta, haiekin batera, lan horiek egiteko behar diren argibideak eta baliabideak.

 

tareas

ZENBAT KOSTATZEN DEN ONDO ELIKATZEA

video

Hasteko, Mikelek barazkiekin duen harremanari buruzko animazio bat ikusiko dugu. Egon zaitezte adi, planteatzen diren galderei erantzun ahal izateko:

Animazioa ikusi ostean, elkartu zaitezte 4 laguneko taldeetan eta idatzi galdera hauen erantzunak: 

  • Zer gertatzen zaio Mikeli?
  • Zergatik gertatzen zaio hori?
  • Nola baloratzen duzu beraren elikadura?
  • Uste duzu modu osasungarrian elikatzen dela?

Lan honi amaiera emateko, bateratu itzazue talde guztien erantzunak. Ziur badaudela entzuteko moduko ideia berriak.

ZER DA DIETA OSASUNGARRIA?

Orain beste urrats bat emango duzue. 4 edo 5 laguneko taldeetan, dieta orekatua zer den ikertuko duzue. Erabili itzazue baliabideen ataleko loturak, dieta osasungarriaren osagaiei buruzko informazioa bilatzeko.

Jaso ezazue informaziorik esanguratsuena dokumentu batean, gehien gustatzen zaizuen testu-prozesadorea erabiliz.

Gainera, erantzun galdera honi: nolakoa izango litzateke Milekelen dieta, informazio hori guztiori izan balu?

Behin elikagai motak ezagututa, badakizue zeintzuk diren txarrenak osasunerako. Beraz, ikerketa lan honen ostean, apur bat dibertituko gara ikasitakoa aplikatuz. Joan zaitezte baliabideen atalean aurkituko duzuen jokora, eta egin aurre koipe-bolei. Jokatzeko, jokoarekin batera datozen argibideak irakurri behar dituzue.

HONELAKOA DA NIRE ELIKADURA

Elikadura osasungarria zer den jakin ostean, zuena nolakoa den aztertuko duzue.

Banaka, atzo jan zenituzten elikagai guztiak idatziko dituzue, eta zuen dietaren ezaugarriei buruz egingo duzue gogoeta, aurreko lanean ikasitakoa kontuan hartuta. Hausnarketa amaitzean, osatu itzazue 4 edo 5 laguneko taldeak, zuen elikatzeko moduari buruz atera dituzuen ondorioen gainean hitz egiteko.

NIRE ELIKADURA ZAINDUKO DUT

Orain badakizuenez nola banatzen diren elikagaiak, eta badakizuenez zeintzuk diren onak osasunerako eta nolakoa den zuen dieta, ikus dezagun nolako hobekuntzak egin daitezkeen zuen dietan.

Aurreko lanerako sortutako taldeetan arituz, prestatu ezazue egun osoko menua. Menuak gosaria, bazkaria, merienda eta afaria izan behar ditu. Gogoratu ahalik eta menurik orekatuena eta anitzena prestatu behar duzuela, osasunerako ona izan dadin. 

Menua diseinatzeko, sasoiko elikagaiak erabil ditzakezue, hau da, menua prestatzen ari zareten hilabetean merkatuan dauden elikagaiak.

Menuarekin batera, berau prestatzeko erabiliko dituzuen elikagaien argazkiak jarri behar dituzue. 

Menua gainerako ikaskideei aurkezteko, erabil ezazue aurkezpenak egiteko tresnaren bat, Baliabideen atalean proposatzen direnetatik aukeratuta.

 

tareas

ZENBAT KOSTATZEN DEN ONDO ELIKATZEA

3 minutuko iraupena duen animazioa ikusi ostean, 4 laguneko taldeetan, 4 galderari erantzungo zaie idatziz. Erantzunak bateratu egingo dira ikaskide guztien artean.

tiempo   Iraupena: ordu 1

ZER DA DIETA OSASUNGARRIA?

4 edo 5 laguneko taldeetan, informazioa bilatuko duzue Baliabideen ataleko loturak erabiliz, eta informazio hori dokumentu batean jasoko duzue. Dokumentu horretan irudiak sartu ditzakezue testua ilustratzeko.

Lan hau egin ostean, ikasi duzuena proposatutako jokoan erabiliko duzue.

tiempo   Iraupena: ordu 1 ½

HONELAKOA DA NIRE ELIKADURA

Bakoitzak berea idatziz, atzo eta gaur jan dituzuen elikagaien zerrenda egingo duzue. Talde txikietan, atera itzazue zuen dietei buruzko ondorioak.

tiempo   Iraupena: 30 min

NIRE ELIKADURA ZAINDUKO DUT

Taldeka, menu bat prestatuko duzue, eta, ondoren, menu hori aurkeztuko duzue gainerako ikaskideen aurrean.

tiempo   Iraupena: 2 ordu

 

recursos

ZER DA DIETA OSASUNGARRIA?

www.alimentacion/...   www.xtec.es/...   www.naos.aesan/...
www.5aldia.com/...   win.niddk.nih/...   Online jokoa
Argazkiak bilatzeko   Argazkiekin, kontuan izan    

NIRE ELIKADURA ZAINDUKO DUT

Sasoiko elikagaiak

opcions.org/...   www.euroresidentes.com/...    

Online erako aurkezpenak egiteko

www.empressr.com/...   www.prezi.com/...    

 

Argazkiak bilatzeko   Argazkiekin, kontuan izan    

 

evaluacion

Elikadura sano eta osasungarria funtsezkoa da eskolan errendimendu ona izateko eta eguneroko lanak egiteko.

Elikagaietan eta dieta orekatuan zehar egindako bidaia honen ostean, balantzea egiteko unea heldu da:

  • Zek eman dizue arreta handiena?
  • Komeniko litzateke zuen elikatzeko modua aldatzea?
  • Nolakoa izan daiteke aldaketa hori?

Idatz itzazue erantzunak 100 hitz baino gutxiagotan.