ePrevencion
introduccion

Erabaki bat hartzea sarritan oso zaila baldin bada, are zailagoa da erabakia talde osoak hartu behar duenean. Talde batean, pertsona bakoitzaren emozioak, itxaropenak, desirak, beldurrak eta abarrak elkartzen dira, eta, ondorioz, erabakiak hartzeko prozesua zaildu egiten da. Modu indibidualean erabakitzen denean bezala, aukera batzuei uko egin behar izaten zaie.

Egoera mota honetarako garatu beharreko gaitasunaren bitartez, oreka bilatu behar da: taldearentzat ona dena bilatu behar da, baina bertan dauden pertsonen identitatea galdu gabe.

 

tareas

Planifikazio bateratua

Elkartu zaitezte 4 edo 5 laguneko taldeetan, ibilaldi bat planifikatzeko. Lehenengo lana taldeari dagozkion zenbait erabaki hartzea izango da. Taula honetan, erabaki beharko dituzuen gaietako batzuk aurkituko dituzue.

tiempo   Iraupena: 60 min

Behaketa

Hausnartu dezagun nola joan den erabakiak taldeka hartzeko prozesua. Hausnarketa indibidualeko ariketa bat egingo duzue, eta, bertan, elementu hauek hartu beharko dituzue kontuan:

  • Nola antolatu da taldea?
  • Akordiorik egon da?
  • Erraza izan da akordioak lortzea?
  • Presiorik egon da?
  • Inposiziorik egon da?
  • Ados egon ez arren, amore eman duen pertsonaren bat egon da?
  • Nola egin diozue aurre desadostasunaren presioari?
  • Adostasun eza dela eta, gairen bat erabaki gabe geratu da?

tiempo   Iraupena: 30 min

Orekaren bila

“Baliabideak” ataleko loturetan, erabakiak taldeka modu onean nola hartu behar diren azaltzen duen informazioa aurkituko duzue. Aplikatu irakurritakoa aurreko ariketan izan duzuen esperientziara, eta idatz ezazue dokumentu bat, egindako prozesua nola hobetuko zenuketen adieraziz.

tiempo   Iraupena: 60 min

 

recursos

Orekaren bila

clavesliderazgor.../...   es.wikipedia.org/...    

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • Taldekako dokumentua: taldekako erabakien taula.
  • 1. dokumentu indibiduala: erabakiak taldeka hartzeko prozesuan ikusitakoaren ondorioak.
  • 2. dokumentu indibiduala: erabakiak taldeka hartzeko prozesuko akordioei buruzko hausnarketa.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Ideien originaltasuna.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Gainerako pertsonekiko errespetua.
  • Talde-lanetan izandako partaidetza.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.