ePrevencion
introduccion

Drogen kontsumoaren oinarrian negozio bat dago. Tabakoa edo alkohola ekoizten duten multinazionaletatik hasi eta legez kanpoko drogen mafietara heldu arte, denek lortzen dituzte etekin ekonomikoak, produktu horiek kontsumitzen dituzten pertsonen osasunean oinarrituta.

Norbaitek euren produktua erosten duenean, pertsona horrek neurri handiko merkatu bat elikatzen du. Merkatu hori existitzen dela jakinez gero eta nola funtzionatzen duen ulertuz gero, jarrera kritikoa hartu ahal izango dugu. Tabakoaren adibidea hartuko dugu, hori ulertu ahal izateko.

 

tareas

Pertsona bakoitza mundu bat da

Tabakoaren merkatuaren egoera zenbait angelutatik aztertuko dugu. Nork irabazten du? Nork galtzen du? Banatu ikasgela 4 taldetan. Talde bakoitza pertsona jakin baten azalean jarriko da; hain zuzen ere, ondoren aurkezten ditugun 4 pertsonetako baten azalean. Pertsona jakin horrek tabakoaren kontsumoaren aurrean duen jarrerari buruzko aurkezpena egingo du talde bakoitzak.

Antzeztu beharreko pertsonaiak:

  • Erretzaile pasiboa.
  • Erretzaile aktiboa.
  • Estanko baten jabea.
  • Erretzaile ohia.

Talde bakoitzak pertsona bat aukeratuko du, beraren pertsonaia antzezteko. Gainera, bideoz grabatuko dute pertsona horrek tabakoaren kontsumoaren aurrean dituen argumentazioak. Erabil ezazue “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen online aplikazioa, zuen bideoa muntatu ahal izateko. Bideoak Youtube, Vimeo edo antzeko beste plataformaren batean jarri ahal izango dituzue.

tiempo   Iraupena: 60 min

Has dezagun elkarrizketa

Talde bakoitzak bere testigantzazko bideoa aurkeztu beharko die gainerako ikaskideei. Une horretatik aurrera, eztabaida piztuko da.

“Baliabideak” atalean aurkituko duzuen online aplikazioan, online erako eztabaida bat sor dezakezue. Gogoratu pertsona guztiek dutela iritzia emateko eskubidea eta gurekin eztabaidan ari diren pertsonak errespetatzeko betebeharra.

tiempo   Iraupena: 30 min

Ondorioak

Nola joan da eztabaida? Atera al da zerbait interesgarria? Idatz itzazue ondorioak modu indibidualean. Une honetan, pertsona bakoitzak daukan jarrera azaldu behar da, zergatia ere emanez.

tiempo   Iraupena: 30 min

 

recursos
Bideoa sortzea   Online erako eztabaida    

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • Taldekako 1. dokumentua: testigantzako bideoa.
  • Taldekako 2. dokumentua: online erako eztabaida.
  • Dokumentu indibiduala: ondorioen eta norberaren jarreraren idazketa.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Ideien originaltasuna.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Gaiari buruzko hausnarketa.
  • Beste iritziekiko errespetua.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.