ePrevencion
Laburpena

Bizitzan lehen aldiz, Josuri burua hutsik gelditu zaio azterketa batean. Orria zuri dauka eta arras kezkatuta dago. Berak, beti gelako onena izan denak, ez die gurasoei eta irakasleei huts egin nahi. Nota txarrik ez ateratzeko, Elenaren azterketa kopiatzen du. Hala eta guztiz ere, Elena ez dator bat bere erabakiarekin, eta Josuk ondorioei aurre egin beharko die. Ezin hobea izatea ezinezkoa da, zorionez.

 

desarrollo

video
1

Aztertu ikasleen gaitasunak. Gogora ezazu gizakiok ez garela dena egiteko trebe, baina guztiok garela zerbait egiteko gai. Ondorengo jarduerak elkarren segidakoak izango dira, behaketa-lasterketa bat bailitzan. Lehiagiroa lortzen baduzu, jarduera erakargarriagoa gertatuko zaie ikasleei.

Jarri musika klasikoa. Guztiek dantzatu beharko dute musika klasikoaren erritmoan. Helburua balleterako duten trebetasuna neurtzea da. Ondoren, esaiezu esertzeko eta hautatu duzun hizkuntzan ida tzita dagoen txartelak esaten duena itzultzen saiatzeko. Gero, emaiezu paper bat hegazkin aerodinamiko bat egiteko. Ondoren, idatzi arbelean zenbaki bat eta esaiezu kalkula dezatela zenbaki horren erro karratua.

Zorionak eman taldeari jarreragatik eta galdetu nola sentitu diren ariketak egin dituzten bitartean.


2

Ikusi “Ezinezko ezin hobea” istorioa


3

Esaiezu hari buruzko iritziak emateko: Zer deritzote Josuren jokabideari? Zer deritzote Elenaren jokabideari? Bukatzeko, esaiezu orri batean idazteko zertan diren trebe eta zertan diren trakets, eta emaiezu denbora idatzitakoa elkarri azaltzeko.