ePrevencion
Laburpena

Inurri arin bat ez da inoiz jaguar motelena baino bizkorragoa izango. Baina ez da gauza bera motela izatea edo leloa izatea, ezta bizkorra izatea edo argia izatea ere. Nork bere abiadura dauka. Gizakien ulermenari antzeko zerbait gertatzen zaio. Batzuek lehenengo azalpenarekin nahikoa dute; beste batzuek, ordea, galdera asko egin behar izaten dute zerbait ulertzeko. Baina galdera gehiago egiteak ez du leloagoak garela esan nahi, Mikelek ipuin honetan kontatzen duen bezala.

 

desarrollo

video
1

Ikusi “Su geldoan” istorioa


2

Ipuina ikusi ondoren joka ezazu “ez zaitez galdetzeko gogoarekin gera” jokoan. Gauzak hobeto ulertu nahi direnean galdetzea merezi duela argi eta garbi gelditu behar du. Ikasle bakoitzak noizbait norbaiti egin nahi izan dion baina egitera ausartu ez den galderan pentsatu beharko du. Paper batean idatziko du letra argiz, eta ondoren, tolestu egingo du.


3

Paperak bildu eta sar itzazu poltsa ilun batean. Ondoren, eskaini poltsa taldeari. Eska iezaiozu ikasle bati galdera bat ateratzeko eta irakurtzeko. Ondoren, nahi duenak eta erantzuna dakienak erantzun dezala. Errespetuzko, elkartasunezko eta konfiantzazko giroa sortu behar da.

Adi! Inork ez du zertan jakin nork zer idatzi duen. Funtsezkoa da.